Ekonomia -

Segurtasun akatsak ditu

Toyotak bertan behera utzi du Lexus GX460 autoaren salmenta AEBetan

Aldizkari batek segurtasun akats larriak atzeman ditu ibilgailuan. Urtarrilean, beste zortzi ibilgailu mota kendu zituen merkatutik konpainiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hilabete gutxitan bigarren aldiz, Toyotak bertan behera utzi behar izan ditu bere ibilgailu baten salmentak, aldizkari batek segurtasun akats larriak dituela atzeman eta gero.

Hain zuzen ere, Lexus GX 460 utzi du saltzen, baina urtarrilean beste zortzi auto mota (RAV4, Corolla, Matrix, Avalon, Camry, Highlander, Tundra eta Sequoial) kendu zituen merkatutik, arazoa baitzuten azeleragailuan.

Lexus linean luxuzko ibilgailuak egiten dituzte, eta Toyotaren kalitate ikurretako bat da. Baina orain, Consumer Reports aldizkari ospetsuak segurtasun akatsak atzeman ditu GX 460 lur orotako ibilgailuan, eta beraz, autoaren irudiak kalte handia izan du.

Aldizkariaren artikulua oso zorrotza da, eta ibilgailuaren egonkortasun sistema gogor kritikatu du, ibilgailua irauli egiteko arriskua atzeman baitu.

Consumer Reports-ek ondorio hori publiko egin eta ordu gutxira, Toyotak agiri bat kaleratu du salmentak bertan behera utzi dituela iragartzeko. "Oso serio hartu ditugu GX 460 autoaren egoera, eta Consumer Reports-ek atzemandako akatsa identifikatu eta zuzendu nahi dugu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea