Ekonomia -
Neurri berriak
2,6 milioi euro bideratuko ditu Euskotrenek segurtasuna indartzeko
Alkohol eta droga kontrolak egingo dizkiete langileei eta balaztatze sistema automatikoa hedatuko dute.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak 2,6 milioi euro bideratuko ditu Euskotreneko segurtasuna indartzeko. ''Euroloop'' balaztatze sistema automatikoa hedatuko dute eta Alkohol eta droga kontrolak egingo dizkiete langileei.
Joan den urriaren 8an Lezaman (Bizkaia) gertatutako istripuan gidariak hil ostean azaldu ditu Iñaki Arriola Garraio sailburuak neurri berri horiek.
Langileen segurtasunaren hobekuntza eskarien aurrean, datozen 18 hilabeteetan abian jarriko ditu Jaurlaritzak azpiegiturei, materiala mugikorrei, segurtasunari eta zirkulazio eta seinaleei eragingo dieten neurriak.
Dena den, "inoiz ezingo dugu erabateko segurtasuna bermatu", esan du sailburuak.
Neurri gehiago
Muga hidraulikoak jarri, geltokietako luzera egokitu eta geltokietan sartzeko gehiegizko abiadura mugatuko dute. Era berean, telebista zirkuitu itxiak jarriko dituzte kabinen barruan.