Ekonomia -
Eusko Jaurlaritza
Etxebizitzaren politika berriak herritarren iritzia bilduko du
Etxebideko orrialdean eztabaidarako foroak eta inkestak egingo ditu Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak. Datozen bi hilabeteotan egingo da iritzi bilketa plataforma honetan.
Euskadi Irratia
Herritarrek etxebizitza-politiken lantze-prozesuan parte hartzeko prozesua abian jarri du Etxebizitza Sailak.
2010-2013 Plan Zuzentzailearen prestatze-prozesuaren baitan, Etxebide.info webgunearen bitartez parte hartu ahal izango dute herritarrek, beraien kezka eta iritziak jasotzeko.
Gaurtik hasita eta bi hilabetez, herritarrek ekarpenak egin, eztabaidatan parte hartu eta adituei galderak egin ahal izango dizkiete eta prozesua amaitzean, txostena egingo du Etxebizitza Sailak.
Iñaki Arriola sailburuak esan du parte hartzea handia espero dutela, prozesuak zilegitasun handia izan dezan eta etxebizitza-politikara erantsi ahal izateko.