Ekonomia -

% 37,3ko hazkuntza

Googlek 1.445 milioiko etekina izan du urteko lehen hiruhilekoan

Patrick Pichette Googlen finantza zuzendariak irabaziak azpimarratu ditu eta konpainiak "berrikuntzan inbertsio handiak" egiten jarraituko duela iragarri du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Googlek 1.445 milioi eurotako irabaziak izan zituen 2010eko lehen hiruhilekoan; iaz, epealdi berean 1.051 milioi euroko etekinak izan zituen eta, ondorioz, aurten % 37,3ko hazkuntza izan du.

Interneteko bilatzaile nagusiak ohar baten bidez jakitera eman duenez, urteko lehen hiruhilekoan 5.010 milioi eurokoa izan zen Googlen negozio zifra, 2009ko lehen hiruhilekoan baino % 22,6 gehiago, orduan kopuru hori 4.072 milioi eurokoa izan baitzen.

Googlen finantza zuzendariak, Patrick Pichettek, datu horien garrantzia nabarmendu du, batez ere konpainia "indartsu" dagoela erakusten dutelako.

"Etorkizunean ere berrikuntzan inbertsio handiak egingo ditugu, gure negozio nagusiak nahiz hazten dauden enpresak bultzatzeko eta sare irekia sortzean laguntzeko", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea