Ekonomia -

Bizkaia

Baserritik etxera, bitartekaririk gabe

Webgune bat sortu dute baserritarrei produktuak erosteko. BBK Azoka du izena.

Baserritarrak, Bilboko San Tomas azokan. EiTB
Baserritarrak, Bilboko San Tomas azokan. EiTB
Baserritarrak, Bilboko San Tomas azokan. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BBK Fundazioak webgune bat sortu du, kontsumitzaileek Bizkaiko baserritarrei produktuak eros diezazkieten, bitartekaririk gabe.

Plataformak BBK Azoka du izena, eta hogei bat ekoizleren produktuak ditu salgai: barazkiak, eztia, kontserbak, okela, sagardoa, txakolina…

Webguneak Bizkaiko nekazal ustiapen txikiei buruzko informazioa ematea ere du xede.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? EAE albisteak Ekonomia Eguneko albisteak