Ekonomia -

Etxebizitza Ministerioa

Etxebizitza librearen prezioak % 4,7ko jaitsiera izan du aurten

Horrenbestez, laugarren hiruhilekoa da etxebizitza librearen prezioak behera egiten duela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitza librearen prezioak % 4,7ko beheraka izan du 2010eko lehen hiruhilekoan. Gauzak horrela, laugarren hiruhilekoz jarraian etxebizitza librearen prezioak behera egin du.

Etxebizitza Ministerioak gaur emandako datuen arabera, metro karratua 1.865,7 eurotan dago eta, beraz, prezioa 2006ko mailara bueltatu da.

2009ko azken hiruhilekoarekin alderatuta, urtarrila eta martxoa bitartean etxebizitzaren prezioa % 1,4 jaitsi da, eta ondorioz, azken bi hiruhilekoetan moteldu egin zen jaitsiera azkartu egin dela esan daiteke. Urteko lehen hiru hileetan, etxebizitza berrietan (bi urte baino gutxiago dituztenak) metro karratua 1.869,9 eurotan dago; 2009ko epealdi berean, berriz, metro karratua 1.863,4 ordaintzen zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea