Ekonomia -

Eusko Legebiltzarra

ArcelorMittalen batzordeak presio neurriak eskatu dizkio Jaurlaritzari

Zuzendaritzaren eta sindikatuen arteko negoziaziorako epeak "agortzen" ari direla ohartarazi dute langileen ordezkariek.

ArcelorMittaleko langileen ordezkariak, Legebiltzarrean. Argazkia: EiTB
ArcelorMittaleko langileen ordezkariak, Legebiltzarrean.
ArcelorMittaleko langileen ordezkariak, Legebiltzarrean. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zumarragako ArcelorMittalen langileen ordezkariek "presioa" areagotzeko eskatu diote Jaurlaritzari enpresa behin betiko itxi ez dezaten, zuzendaritzaren eta sindikatuen arteko negoziaziorako epeak "agortzen" ari direla eta.

Lantegiko ordezkariak Eusko Legebiltzarrean izan dira, batzordean hitz egiten, eta gero Arantxa Tapia Garapen Ekonomikorako eta Lehiakortasunerako sailburuarekin elkartu dira.

Sail horretako iturrietatik jakitera eman dutenez, bi aldeak asteotan izaten ari diren "ohiko harremanen" barruan kokatzen da bilera.

Batzordean egindako agerraldian, Leo Bote enpresa batzordeko presidenteak gogorarazi du sindikatuek eta zuzendaritzak elkarrizketetarako epea luzatzea adostu zutela, eta oraingoz bi bilera gehiago egiteko hitzorduak dituztela.

Hori dela eta, "epeak igarotzen" ari direla ohartarazi du, eta erakundeek, Jaurlaritzak bereziki, aurrerapausoa emateko garaia dela aldarrikatu.

Hala, dituen eskumenen barruan "presioa" egiteko eskatu dio Jaurlaritzari Zumarragako lantegia behin betiko itxi ez dezaten.

"Tentsioari alor guztietan eusteko unea iritsi da, egoera iraultzen saiatzeko. Lantegia bideragarria da, baina taldeak ez du bertan inbertsiorik egin nahi. Zukutu eta hiltzen utzi du", salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Eusko Jaurlaritza berriak Eusko Legebiltzarra argazkiak EAE albisteak Ekonomia Albisteak Gaur Zumarraga albisteak Gaurko azken orduko albistea Lan gatazkak Metalgintza albisteak