Ekonomia -

Langileen eguna

20 bat ekimen antolatu ditu LABek, Maiatzaren lehena ospatzeko

Horrez gain, UGTk eta CCOOk Nafarroan ospatuko dute langilearen eguna, Lizarran eta Iruñean, hurrenez hurren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatzaren lehena ospatzeko 20 bat ekimen egingo ditu LAB sindikatuak, ''Langileon borroka aldaketara indarra" lelopean, EAEn eta Nafarroan. Horrez gain, beste ekimen batzuk bultzatuko ditu aurreko asteetan, marko politiko eta sozial baten alde.

Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiaren hitzetan, Euskal Herriko langileak "aldaketa politiko eta sozialaren motorra" izan behar dira.

Bestalde, UGT eta CCOO sindikatuek Nafarroan ospatuko dute Maiatzaren lehena lelo berdinarekin: "Eskubidedun lanpostuaren eta gure pentsioen bermearen alde".

Bi ekitaldi ezberdin egingo dituzte Nafarroan. UGTk Lizarra aukeratu du, eta CCOO, berriz, Iruña.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea