Ekonomia -

Antxoaren kanpaina

Ondarroako portura milioi bat kilo antxoa sartu da 24 ordutan

Antxoa "gehiegi" dagoela iritzita, lanastea murriztea erabaki dute euskal arrantzaleek: ostiralean ez dira itsasora irtengo.

Antxoa barra-barra sartu da azken asteetan. EiTB
Antxoa. EiTB
Antxoa barra-barra sartu da azken asteetan. EiTB

EUSKADI IRRATIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal portuak antxoaz gainezka daude kanpaina bete-betean dagoen honetan. Ondarroako portuan bakarrik, milioi bat kilo sartu da 24 orduko epean. Arrain "gehiegi" dela iritzita, lanastea murrizteko erabakia hartu dute Kantauri Itsasoko arrantzaleek. Izan ere, kuotaren erdia "janda" dute. Hori horrela, kanpaina amaitu bitarte -ekaina amaiera arte- ostiraletan ez dira antxoatara aterako.

Emeterio Urresti Getariako Kofradiako presidenteak Euskadi Irratiari azaldu dionez, orain arte harrapatutako antxoaren tamaina "komertzialki ez da ona, txikia da", eta maiatza osoa aurretik dutenez, ez dute "beharrizan handirik" egunero itsasora irteteko.

Ondarroan, bestelakoa da egoera. Asteazken honetan ez dute salmentarik izango eta Kofradia itxita dute. Antxoa ugari sartu da han ere, baina azpiegitura arazoak dituzte.

Izan ere, martxoaren 14an Santa Clara izotz lantegian izan zen istripuak kalteak utzi zituen fabrikan, eta izotz eta kaxarik gabe daudela. Horrenbestez, gaur lanik ez egitea erabaki dute.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Antxoak berriak Gizartea bideoak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Ondarroa albisteak Albisteak Iparraldeko kostaldea albisteak Arrantza albisteak 2024