Ekonomia -
IATA
Hegazkin txartelak saltzeko baimena kendu diote Marsans konpainiari
Baimena berreskuratzeko 20 milioi euroko abalak aurkeztu beharko ditu Marsans konpainiak Aireko Garraioaren Nazioarteko Elkartearen (IATA) aurrean.
Erredakzioa
Hegazkin txartelak saltzea debekatu egin dio Viajes Marsansi (Gerardo Diaz Ferranen eta Gonzalo Pascualen menpekoa) Aireko Garraioaren Nazioarteko Elkarteak (IATA); gainera, 20 milioi euroko abala eskatu dio txartelak saltzeko baimena berreskuratu nahi badu.
Gaur Gonzalo Pascualek azaldu duenez, "ez dago beste irtenbiderik" eta IATAk eskatutako abala ordaindu beharko dugu. Datozen egunotan arazoa konpontzea espero dutela gaineratu du.
Pascualen hitzetan, IATAren erabakia "bidegabea" da, ez dute erabakiaren kontra egiteko eperik ezarri eta horren atzetik "esku" bat ikusten duela azaldu du. "Ezin daiteke horrelako erabaki garrantzitsu bat hartu epe bat eman barik", gaineratu du.
Hainbat abisu
IATAk hainbat abisu egin dizkio Marsans Bidaiari, enpresariaren hitzetan, baina "ez genuen uste gertatzeko aukera txikienik ere zukeen".
Beraz, Marsansi lizentzia kentzea erabaki du IATAk, azken hilabeteotan izandako arazo ekonomikoak direla eta.
Lizentzia berreskuratzeko eta hegazkin txartelak saldu ahal izateko, 20 milioi euroko abala eman beharko dio IATAri Marsansek.