Ekonomia -

Emaitzak

Applek ia bikoiztu egin ditu irabaziak, iPhoneri esker batez ere

AEBetako enpresak 2.289 milioi euro garbiko mozkinarekin amaitu zuen iazko bigarren hiruhilekoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Apple AEBetako elektronika eta informatika alorreko enpresak 3.074 milioi dolarreko (2.289 milioi euro) etekin garbiak lortu zituen iazko bigarren hiruhilekoan, hau da, aurreko urteko epe berean baino % 89,7 gehiago, iPhone telefonoaren salmentei esker batez ere, enpresak jakinarazi duenez.

Hori horrela, sagarraren multinazioanalaren negozioaren zenbatekoa 13.499 milioi dolarrera iritsi zen (10.052 milioi euro), % 48,6 gehiago. Izan ere, Applek 2,94 milioi Macintosh, % 33 gehiago, eta 8,75 milioi iPhone, % 131 gehiago, saldu zituen. Kontrako aldean geratu dira iPoden salmentak, % 1 murriztu dira 10,89 milioi unitate salduta.

Steve Jobs Appleren kontseilari ordezkariak, bestalde, iPadek jaso duen harrera ona azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea