Ekonomia -

Lehendakariaren igarpena

Itsasoko aerosorgailuak ekoizteko abalak lortu ditu La Navalek

Patxi Lopezek azaldu duenez, abalak atzo sinatu ziren eta akordio horri esker Sestaoko La Navalek "epe luzerako" lan-kontratu bat izango du "bezero garrantzitsu batekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak iragarri duenez, Esportazioarentzako Aseguru-Kredituen Espainiako Konpainiak atzo onartu zituen Sestaoko La Navali itsasoko aerosorgailuak ekoiztea ahalbidetuko dizkion abalak.

Hala jakinarazi du Patxi Lopezek LeaderShip izeneko hitzaldian, itsasoko industriari buruz Europan egiten den foro garrantzitsuenaren baitan.

Berme horiek sinatuta, La Naval eta entitate finantzieroak akordio batera heltzea ahalbidetuko da eta "hori ezinbesteko urratsa izango da etorkizunean kontratu berriak lortzeko".

Lehendakariak nabarmendu du hitzarmen hori posible izan bada, Eusko Jaurlaritzak egindako bitartekari lanagatik izan dela, "baina batez ere La Navalen leihakortasunari eta kudeaketa ezin hobeari esker".

"Hainbeste itxarondako kontratua gero eta hurbilago dago eta espero dugu itsasoko aerosorgailuen sektorean epe luzeko lan-kontratua lortzeko balioko duela", azaldu du. Merkatu berri bat zabaltzeko aukera baten aurrea aurkitzen garela eta horrek La Navali "egonkortasuna" eman diezaiokeela eta "gure ekonomiarentzat hain garrantzitsua den sektorea berreskuratzen" lagun dezakeela azpimarratu du Patxi Lopezek.

Duela bi egun La Navaleko beharginek protestei ekin zieten berriro, zuzendaritzari enpresaren iraupena ziurtatuko duten kontratu berriak lortzeko "ahaleginak" egin ditzala exijitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea