Ekonomia -

Langileen Eguna

CCOO eta UGT-ek industriari buruzko politika aktiboa eskatu dute

CCOO eta UGT batera manifestatu dira bai EAEko hiriburuetan, bai Nafarroakoan, Maiatzaren Lehena ospatzeko asmoz.

ccoo ugt

Lan-merkatuaren prekarietatea salatu dute UGTk eta CCOOk Bilbon

1:18

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CCOO eta UGT sindikatuak elkarrekin atera dira kalera bai EAEko hiriburuetan, bai Nafarroakoan, Maiatzaren Lehena ospatzeko asmoz.

Bi sindikatuetako Euskadiko arduradun nagusiek, Unai Sordok (CCOO) eta Raul Arzak (UGT), Bilbon izan dute hitzordua, eta manifestazioari ekin aurretik sindikatuek egindako lana nabarmendu nahi izan dute; horrez gain, herritarrei dei egin diete politikoekiko duten "asperraldia" gainditu eta ekainaren 26an bozkatzera joan daitezen, Alderdi Popularraren lan-erreforma kenduko duen gobernu-aldaketa eman dadin.

Aldi berean, Eusko Jaurlaritzari eskatu diote industriaren defentsan politika aktiboa izan dezala, multinazionalek Euskadin lantegiak itxi ez ditzaten, eta lan horretan sindikatuak aintzat izan ditzala.

Bilboko CCOO eta UGTren martxaren buruan errefuxiatuei ongietorria ematen zieten hesi bat eraman dute.

Donostian ere bat eginda atera dira bi sindikatuak. Martxa horretan sozialisten hainbat ordezkari parte hartu dute, horixe izan da Iñaki Arriola, Rafaela Romero eta Odon Elorzaren kasua zein Zumarragako ArcelorMittaleko hainbat langile ere.

Gasteizi dagokionez, CCOO eta UGT sindikatuak Andra Maria Zuria plazatik abiatu dira.

Iruñean ere elkarrekin

Ehunka lagunek zeharkatu dituzte Iruñeko kaleak CCOO eta UGT sindikatuek elkarrekin egindako hitzorduan. Martxan zehar soldaten eta gizartearen txirotasuna salatu dute, lana eta eskubideak aldarrikatu dituzte eta kalitatezko enplegua sortzea eskatu dute.

Martxa hasi aurretik, Javier Lecumberri UGT Nafarroako idazkari nagusiak kazetariei adierazi die Maiatzaren Lehen hau "jai eguna da langileentzat", baina baita "gure eskubideak aldarrikatzeko egun bat" ere.

Lecumberrik salatu egin du "zoritxarrez oraindik ere lan erreforma indarrean" dagoela, "indargabetuta egon behar lukeen honetan".

Bere aldetik, Raul Villar CCOO sindikatuko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, "gaur aldarrikapenak egiteko eguna eta borroka eguna da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia albisteak Iruñea gaur Lana Maiatzaren 1a albisteak Ekonomia albisteak Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa Sindikatuen azken ordukoa Langile Komisioak azken ordukoa UGT albisteak