Ekonomia -

Lan erregulazio espedientea

Su hartutako Interenvases enpresak erregulazio espedientea aurkeztu du

Espedienteak 19 langileetatik 13ri eragingo die.

Suak ke handia eragin zuen. Argazkia: Manuel Ruiz de Gordoa
Sutea Araiako enpresa batean. Argazkia: Manuel Ruiz de Gordoa
Suak ke handia eragin zuen. Argazkia: Manuel Ruiz de Gordoa

EITB.eUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Apirilaren 25ean sutea handia piztu zen Arabako Araiako enpresa batean, Interenvases delakoan. Bada, astebete besterik igaro ez dela, beste albiste txar bat jaso dute bertako langileek: zuzendaritzak jarduna bertan behera uzteko enplegu-erregulazio espedientea (EEE) aurkeztu du.

Hondakinak bildu eta birziklatzen aritzen diren 19 langileetatik 13ri eragingo die espedienteak. Suteak kaltetu zuen pabiloian lan egiten zuten denek.

Beharginek datozen egunetan erabakiko dute zuzendaritzak hartutako erabakiaren aurrean zein urrats eman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Suteak ABEEE berriak Ekonomia berriak Gaurko azken ordukoa Euskal enpresak azken ordukoa Arabako Lautada gaur