Ekonomia -
Dekretua onartuko dute
Renove Planen onuradunek ez dute PFEZn aitortu beharko
Aldundiek ordainketatik aske uzteko dekretuak onartuko dituzte laster. Eusko Jaurlaritzaren ustez garrantzi fiskalik ez duen gai baten inguruan aritzeko bilera-deialdia egingo die Aldundie.
Pedro García Llarragan/Bilbo
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak aldundiekin biltzeko hurrengo hitzordua jakitera emango du laster, behin arazoaren berri duenean. Aldundiek baieztatu dutenez, Eusko Jaurlaritzak Renove planetako (leihoak, autoak edo etxetresna elektrikoak) diru-laguntzak eman zituenean, ez zieten erosketak horiek ordainketatik aske uzteko Ogasunei abisua eman.Hurrengo urteetan eman zieten horren berri.
Gauzak horrela, hiru aldundiek dekretuak proposatuko dituzte hurrengo astean. Horiek atzeraeraginezko izaera izango dutenez, herritar bat berak ere ez ditu diru-laguntza horiek bere errentan aitorpenean jazo beharko.
Hiru aldundien Ogasun sailek jada ofizialki beraien iritzia eman dute.