Ekonomia -
LABen arabera
Suizidioek, depresioek eta bihotzekoek gora egin dute krisiagatik
"Krisi ekonomikoaren sindromea" osasun arazo bat eragiten ari da langileengan, LAB sindikatuak salatu duenez.
Erredakzioa
LAB sindikatuaren hitzetan, suizidioek, depresioek eta bihotzekoek gora egin dute "krisi ekonomikoaren sindromearen" ondorioz; eta hori
Krisia osasun arazo larria sortzen ari da langileengan, sindikatuaren ustez; horren erakusgarri dira sindikatuak Bilbon aurkeztutako datuak: lanean hildakoei, gaixotasun profesionalenak gehitu behar dira, eta horri, 2008ko bukaeratik sortu diren antsietate edo depresio kasuak (% 12 gehiago) gehitu behar zaizkio. Egoera ekonomiko kaskarrak psikofarmakoen errezeten hazkundea (% 15) ekarri du gainera eta gero eta jende gehiago medikuarengana doa sintoma berdinekin.
Datorren apirilaren 28an Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna burutuko da. LAB sindikatuak data gertu dela aprobetxatuz, "Badaukagu alternatiba" lelopean apirilak 27 eta 28an mobilizatzera deitu du.