Ekonomia -

BILBO

Bilbao Ria 2000-ek 95 milioi euroko zorraren finantzazioa berritu du

Juan Maria Aburto alkatea da sozietatearen presidentea eta berak sinatu du zorraren berritzea finantza-erakundeekin.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Maria Aburto Bilboko alkateak eta Bilbao Ria 2000 sozietatearen presidenteak, azken horren zorraren finantzazio berritzea izenpetu du Kutxabank, BBVA, Santander, La Caixa eta Caja Laboral erakundeekin. 95 milioi euroko zorra du Bilboko Udalaren sozietate publikoak.

Ohar baten bidez, Bilboko Udalak jakitera eman duenez, datozen hamar urteotarako finantzazioa bermatu da izenpetze honekin.

Joan den apirilean egindako Osoko Bikuran onartu zuen Udalak comfort letter delakoa, finantzaziorako baldintzak jasotzen zituen dokumentua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo berriak Ekonomia berriak EAJ Albisteak Gaur Eguneko albisteak