Ekonomia -

LAN-ISTRIPUA

Langile bat zauritu da Oñatin, baso-lanak egiten ari zela

Pinu bat gainera erori zaio, eta konorterik gabe gelditu da, jasotako kolpearen ondorioz. Helikopteroz eraman dute Donostiara.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat zauritu da Oñatin (Gipuzkoa), Larraña auzoan, baso-lanak egiten ari zela. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, helikopteroz eraman dute Donostiara. 17:15 inguruan izan da istripua. Hainbat lankiderekin batera, baso bat botatzen ari zen zauritutako langilea, pinu bat gainera erori eta konorterik gabe geratu denean.

Ertzaintza, suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuetako langileak joan dira istripuaren lekura. Helikopteroz atera dute basotik, eta Donostiako suhiltzaileen heliportura eraman dute. Han, anbulantzia bat zain zegoen, zauritutako langilea Donostiako Ospitalera eramateko.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Lana berriak Albisteak Gaur Oñati albisteak Albisteak