Ekonomia -
Araia (Araba)
Sertego enpresak aurkeztutako txostena atzera bota du Jaurlaritzak
Lan-erregulazio txostena sute batek apirilean Araiako lantegiaren zati bat suntsitu ondoren aurkeztu zuen zuzendaritzak. 19 behargin ditu enpresak eta 13 kaleratzeko asmoa zuen.
Radio Euskadi | eitb.eus
Araiako (Araba) Sertego Interenvases enpresak aurkeztutako lan-erregulazio txostena atzera bota du Eusko Jaurlaritzak, Radio Euskadik jakitera eman duenez. 19 behargin ditu enpresak eta horietako 13 kaleratzeko asmoa zuen zuzendaritzak.
Lan-erregulazio txostena sute batek iragan hilabetean Araiako lantegiaren zati bat suntsitu ondoren aurkeztu zuen enpresak.
Radio Euskadik jakin ahal izan duenez, sutearen ondorioz “ezinbestean” hartutako erabakia denik baztertu du Lan Ordezkaritzak. Hala, zuzendaritzaren argudioa errefusatu du, sua saihestea posible zela uste duelako. “Prebentzio neurri egokiak” hartuta sutea eragoztea posible zela erantsi du Ordezkaritzak.
Hala ere, erabakiaren aurka helegitea aurkezteko aukera du Sertegok. Beharginei beste lanpostu bat emateko aukera ez planteatu izana kritikatu du Jaurlaritzak.