Ekonomia -

Euskal ganberen txostena

Euskadiko ekonomiak susperraldi motela hasi du

"Krisiaren okerrena" igaro dela baina susperraldiaren erritmoa geldoa izango dela eta jarduera maila eta enplegua ez direla berehala errekuperatuko ohartarazi dute EAEko merkataritza ganberek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko ekonomia gaberen arabera, zenbait adierazleren garapenak aurreratzen du ekonomiaren okertze aldia amaitu dela eta "susperraldia motela eta gorabeheratsua" izango dela. Jarduera mailaren eta enpleguaren errekuperazioa ez da berehalakoa izango, ekonomia ganberen txostenaren arabera.

EAEko ekonomiak hobera egin du, baina egoera hori egonkortzeko "indar nahikorik gabe". Horregatik, oraindik ekonomia egoera zaila izango dela ohartarazi dute ganberek, baina ez da okerrera egitea aurreikusten. Ekonomiaren hazkundea apurka-apurka emango da, krisitik irteten joango da Euskadi, baina irteera hori ez da agerikoa izango 2010eko bigarren erdialdera arte.

2010ean aurreko urtean kontsumoa suspertu duten laguntza fiskal batzuk desagertu izanak eta hilabete gutxi barru izango den BEZaren igoerak familien eta enpresen gastuetan eragina izango dutela ohartarazi dute ganberek. Horren ildoan, errekuperazio prozesua bermatzea ez da "lan erreza izango", txostenaren arabera.

Industria jarduerari dagokionez, aurtengo lehen bi hilabetetan "jaitsierak moteldu" egin dira eta konfiantza handitu da.

Eraikuntza sektorean, bestetik, esleipen publikoetan jaitsiera garrantzitsuak izan dira 2010eko hasieran.

Enplegua

Komertzioari dagokionez, eusko ganberen txostenak dioenez, konfiantzak behera egin du, salmentak jaitsi dira eta datozen hilabeteetako salmenten aurreikuspenak okertu egin dira.

Euskal aireportuetako bidaiarien garraioari dagokionez, lehen hiruhilekoan suspertze aldia izan da eta merkantzien garraioan ere emaitza onak izan dira.

Enpleguari dagokionez, eusko ganberen txostenak azpimarratzen duenez, 2010eko lehen datuek ez dute argi uzten EAEko lan merkatuak izango duen bilakaera. Euskal ganberen ustez, kontsumitzaileek aurrekontuak murrizten jarraituko dute eta inbertsioak ere ez dira azkar errekuperatuko, "enpresen produkzio gaitasuna minimo historikoetan izaten jarraitzen duten bitartean edo maileguen jariakortasuna izan arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea