Ekonomia -

Erreskate plana

Merkel: "Baldintzak betetzen direnean lagunduko diogu Greziari"

"Greziak merkatuen konfidantza eta lehiakortasuna berreskuratzea da garrantzitsuena; horretarako Nazioarteko Diru Funtsaren egokitze plana onartu behar da", Alemaniako kantzilerraren hitzetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Merkel Alemaniako kantzilerraren hitzetan, "Grezia laguntzeko prest daude, baina horretarako baldintzak bete behar dituzte; baldintza horien artean, besteak beste, Atenasek egokitze plana aurkeztu eta Nazioarteko Diru Funtsak onartzea dago".

Beraz, "Alemaniak Greziari lagunduko dio, baina horretarako baldintzak eman behar dira. Zenbait egun beharko dira hori gertatzeko", esan du Merkelek prentsaurreko labur batean.

Dominique Strauss-Kahn Nazioarteko Diru Funtseko zuzendariarekin telefonoz hitz egin eta gero egin ditu adierazpenok Angela Merkelek.

"Greziak merkatuen konfidantza eta lehiakortasuna berreskuratu ditzala da garrantzitsuena; eta horretarako Nazioarteko Diru Funtsaren plana onartu behar da", gaineratu du Alemaniako kantzilerrak.

"Ekonomiaren egokitze plana aurkeztu eta datu zehatzak ezagutzen ditugunean, orduan Greziari laguntzeko gai izango gara", azaldu du.

Merkatuen presioa

Atenaseko Gobernuak horrela uste bazuen ere, nazioarteari eskatutako laguntzak ez du baliorik izan merkatuen presioa arintzeko; izan ere, Alemaniak eta Frantziak plana aktibatzeko zalantzak adierazi dituzte.

Joan den ostiralean euroguneari eta Nazioarteko Diru Funtsari laguntza aktibatzea eskatu ziotenetik, gaurkoan Atenaseko burtsak behea jo du (% 4 behera egin du).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea