Ekonomia -

Erupzioaren ostean

Hegaldietako bidaia-txartelak % 5 garestitu litezke

Islandiako sumendia piztu ondoren hegaldiak geldiarazteak 1.400 milioi euroko kostua izango du aire konpainientzat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aire konpainiek % 5,2 inguru garestitu ditzakete bidaia-txartelak aurten Islandiako sumendia pizteak eragin dizkien galerak berreskuratzeko asmoz, Centre for Economics and Business Researchek osatutako txosten batean agertzen denez.

Britsh Airways konpainiarekin Londresetik New Yorkera bidaiatzea 71 euro garestiagoa izan litekeela ohartarazi dute Kelkoo Internetez erosketak egiteko webguneari egindako txostenean.

Britainia Handitik Espainiako Estatura joateko bidaia ere 30 euro inguru garestituko omen da.

Sumendiak eragindako errauts lainoaren ondoriozko galerak 1.495 milioi eurokoak ziren iragan astean.

Aire konpainiek Europari diru-laguntzak eskatuko dizkiotela espero bada ere, litekeena da diru horrek galeren zati txiki bat besterik ez izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea