Ekonomia -
Arazo fiskalak, Europan
Europako Bankuak Espainia jarri du hondamen fiskalaren adibidetzat
2009an izandako hondamen fiskalak euroguneko zenbait herriri eragin die; Irlandak, Greziak eta Espainiak bi digituko defizita dute (% 11,2raino heltzen da).
Erredakzioa
Greziarekin batera arazo fiskalak eta lehiakortasun arazoak bizi dituzten euroguneko herriek "Greziako krisitik lezio bat atera beharko lukete", Lucas Papademos Europako Banku Zentraleko presidenteordearen hitzetan.
"Beste herri batzuetan arazoak daude, baina garrantzi gutxiagokoak. Lehiakortasuna berreskuratzeko aldaketa fiskalak egin behar direla ohartarazi digute azken jazoerek", esan du Papademosek.
"Greziako krisiaren ondorioak, antzeko arazoak dituzten herrientzako lezioa izango da", esan du Greziako Bankuaren zuzendari ohiak.
2009an izandako hondamen fiskalak euroguneko zenbait herriri eragin die; Irlandak, Greziak eta Espainiak bi digituko defizita daukate, % 11,2raino heltzen dena, alegia.
Desoreka fiskal horiek euroguneko herriengan eragina izan dezakete, Papademosen ustez. Ildo horretan, kontu publikoen jasangarritasunak suspertze ekonomikoa lagunduko duela azaldu du.
Hori horrela, Papademosek egonkortasun eta hazkunde itunaren arauak betetzea derrigorrezkoa dela ohartarazi du; horren arabera, herri bakoitzak izan dezakeen gehienezko defizita % 3koa da.