Ekonomia -

Abiadura Handiko Trena

Bilbo eta Gasteiz arteko AHTren zati guztiak, 2011n martxan

Jose Blanco Espainiako Sustapen ministroak iragarri duenez, dagoeneko 1.400 milioi euroko obrak kontratatu dituzte. Helburua, datorren urtean Bilbo eta Gasteiz arteko zatiak hasita izatea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbo eta Gasteiz arteko ''Euskal Y''aren zati guztiak obretan izango dira datorren urtean, gaur Jose Blanco Sustapen ministroak iragarri duenez. Horrez gain, Abiadura Handiko Trena Espainiako Gobernuaren "lehentasuna" dela esan du, horrela "Espainia eta Euskal Herria Europan gero eta integratuago egoteko helburuarekin".

Hitz hauekin erantzun dio Blancok Iñaki Anasagasti EAJko senatariak egindako galderari.

EAJko ordezkariaren hitzetan, ''euskal Y''ari esker 860.000 kamioi gutxiago izango dira errepideetan urtero. Horregatik, azpiegitura hau Europako tren korridore izendatuko duten galdetu du Anasagastik Senatuan.

Blancok azaldu duenez, dagoeneko 1.400 milioi euroko obrak kontratatu dituzte AHT egiteko. Aurten, beste 200 milioi euro erabiliko dituzte obra gehiago kontratatzeko.

"Eta datozen hilabeteetan bi zati berrien obrak kontratatuko ditugu, 2011an Bilbo eta Gasteiz arteko zati guztiak hasita egoteko", iragarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea