Ekonomia -
Krisia
Espainiako zorraren maila murriztu du Standard and Poor's-ek
Espainiako burtsak behera egin du berriro ere, eta % 2,99 galdu du. Bestalde, Maria Teresa Fernandez de la Vegak "lasaitasuna" eskatu du.
Erredakzioa
Standard &' || 'amp; Poor''s agentziak Espainiako zorraren kalifikazioa jaitsi egin du, ''AA+''etik, ''AA''ra. Baliteke epe ertainean ''rating''aren murrizketa berriak iragartzea erakunde horrek, Espainiaren bilakaera ekonomikoa "negatiboa" izango dela uste baitu.
Murrizketa egiteko arrazoien artean, 2010. eta 2016. urte artean izango den batez besteko hazkundea aipatu du (% 0,7). Tarte horretan, Espainiako BPG % 1etik gora hazi behar zela aurreikusita zeukaten.
Horrez gain, Espainiako sektore pribatuak duen zorpetzea, lan-merkatu "zorrotza" edota langabeziaren igoera (aurten %21ra helduko dela uste du Standard &' || 'amp; Poor''s-ek) aipatu ditu agentziak.
Dena den, Espainiako zorraren mailaren murrizketak ez du banku espainiarren ''rating''ean eraginik izango, S&' || 'amp;Pk agiri batean jakinarazi duenez.
Standard &' || 'amp; Poor''s-en arabera, kalifikazioaren murrizketa izan arren, Espainiak maila "bikaina" mantentzen du eta konpromiso finantzarioak "betetzeko gai" da eta Greziaren edo Portugalen egoeratik oso urrun dago.
Hiru herri hauek eurogunean egon arren, beraien egoera erabat ezberdina da, Marko Mrsniken (Espainiako egoeran aditua) ustez.
2010erako Espainiak bere helburu ekonomikoak beteko dituela uste du Standard &' || 'amp; Poors-ek, baina zailago deritzo 2013rako ezarritako defizit publikoaren murrizketa lortzea; izan ere, hazkunde txikiko epea aurreikusitakoa baino luzeagoa izango dela aipatu du.
De la Vegak "lasaitasuna" eskatu du
Iragarpen honen ondorioz, Maria Teresa Fernández de la Vega Espainiako presidenteordeak hiritarrei "konfiantza" mezu bat luzatu die, eta merkatuei "lasaitasuna" izateko eskatu die.
"Beharrezkoak diren neurri guztiak martxan jarriko ditugu, gure konpromisoak bete ahal izateko", nabarmendu du De la Vegak.
Espainiak "etxeko lanak egiten" badakiela azpimarratu du De la Vegak. "Gainera, lan horiek ondo egiten gabiltza", gaineratu du.
Gobernuak "ezin dio" krisiari aurre egin
Espainiako egoera ekonomikoa "muturrean" dago, Jose Maria Aznar Espainiako presidente ohiak esan duenez. Finantza publikoen gaineko konfidantza ezak eta krisiari aurre egiteko moduak eragin dute "muturreko" egoera hori.
Espainiako defizit publikoa eta langabezia-tasa "erabat larriak" dira. "Arazoak gobernatzeko trebea ez den Gobernu bati egiten uzten zaioenean jasotzen dira horrelako ondorioak", gaineratu Aznarrek.
Ibex 35aren porrota
Espainiako burtsak behera egin du berriro ere, eta % 2,99 galdu du gaur (10.167 puntutan gelditu da). Standard and Poor''sek Espainiari ezarritako ''rating''aren murrizketak eragin du beherakada. % 7,05 galdu du Ibex 35ak azken bi egun hauetan.
Ibexa galera handiekin hasi da eguna, Greziaren krisia Espainiara hedatzeko beldurra dela eta; saio zaila izan da gaurkoa ere, eguerdian % 1 eta % 1,5 arteko beherakadak izan ditu.
Dena den, Espainiari ''rating''a murriztuko ziotela jakin ostean, Ibex 35a maldan behera joan da, otsailaren 25etik izandako mailarik txikienera heldu arte.
Era berean, gainerako Europako burtsek behera egin dute, baina arinagoak izan dira beherakada horiek.
Laguntza "garaiz" helduko da
Grezian tragedia galarazteko xedez orain arte adostutako laguntzak ez dira nahikoak izan. Horrenbestez, Nazioarteko Diru Funtsa eta Europar Batasuna erreskate plana handitzeko prest agertu dira.
Hain zuzen, krisiari aurre egin eta porrot ez egiteko, Greziak 120.000 milioi euro behar dituela esan die Dominique Strauss-Kahn Nazioarteko Diru Funtsako zuzendariak, Alemaniako parlamentuko taldeei.
Baina Alemania eskualde hauteskunde garrantzitsu batzuen atarian dago, eta baldintza zorrotzagoak exijitzen jarraitzen du laguntzak emateko. Izan ere, Greziari horren laguntza handia emateak botoak galtzea ekar liezaiokela uste du Angela Merkel kantzillerrak.