Ekonomia -
Lan Osasunaren Eguna
Antsietatea eta estresa lan gaixotasunak izango dira aurrerantzean
Zerrenda berriak eritasun psikosozialak lan gaixotasuntzat hartzen ditu. Irakaskuntzan edo esparru intelektualetan, bihotzekoa ere lan gaixotasuna izango da.
EITB
Lan-istripuek baino heriotza gehiago eragiten dituzte lan gaixotasunek. Krisiaren ondorioz, nabarmen egin dute gora antsietateak, estresak eta bihotzekoak. Orain arte gaitz arruntak ziren, baina Gizarte Segurantzak iragarri du lan gaixotasunen zerrendan sartuko dituela.
Orain arte, noduluak baino ez dira irakaskuntzan laneko gaixotasuntzat aitortu. Irakasleek diote, ordea, lanak gaitz gehiago ere eragiten dituela, estresa eta antsietatea, esaterako. Aspaldiko eskaera da gaixotasun horiek, psikosozialak alegia, lan gaixotasuntzat hartzea.
Irakaskuntzan edo esparru intelektualetan, lan gaixotasuna izango da bihotzekoa.