Ekonomia -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Etxaide (LAB): "Azken urteetako egoera larrienean gaude"

Lana sortzeko neurriak hartzen ez direla eta patronala "langabeziaz kezkatu beharrean bere onuraz arduratzen" dela deitoratu du LABeko idazkari orokorrak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ainhoa Etxaide LABeko idazkari orokorrak adierazi duenez, azken urteetako egoera ekonomiko "larrienean" gaude eta etorkizunari begira aurrikuspenak "oraindik beltzagoak" dira. Dena den, bihar, Langileen Egunean, "egoera horri buelta ematea posiblea dela" aldarrikatuko dutela gaineratu du Etxaidek.

Euskadi Irratian eskainitako elkarrizketa batean, lana sortzeko neurriak hartzen ez direla eta patronala "langabeziaz kezkatu beharrean bere onuraz arduratzen" dela deitoratu du LABeko idazkari orokorrak.

Ildo horretan, zerbitzu publikoak "indartzearen eta hobetzearen" alde agertu da Etxaide, "horrela lana sortuko zen, gizartearentzat onuragarria den ekintza batean".

Egoera honen atzean "politika eta erabaki" batzuk daudela gogorarazi du Etxaidek, "egoera hau ez da ezerezetik sortu" eta bihar, Langilearen Egunean, hori salatuko dutela jakinarazi du. "Krisia ez dugu langileok sortu baian gu gara egoera horren ondorioan pairatzen ari garenak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea