Ekonomia -
Herstura plana
Gobernuak 32 goi kargu eta 29 enpresa publiko murriztu ditu
Maria Teresa Fernandez De la Vegak neurria "zorrotza" dela esan du, baina defizit publikoa % 3ra hurreratzea du helburu.
Erredakzioa
Ministroen Kontseiluak, Administrazioko 32 goi kargu kentzea eta 29 enpresa publiko murriztea erabaki duela aditzera eman du Maria Teresa Fernandez De la Vega Gobernuko presidenteordeak.
Presidenteordeak neurria "zorrotza" dela esan du, baina defizit publikoa % 3ra gerturatzea helburu duen Herstura planaren baitan kokatzen da.
De la Vegak zehaztu duenez, 32 goi kargu, tartean 8 zuzendari orokor, kendu ditu Exekutiboak. Halaber, guztira 14 enpresa kendu eta 24 fusionatu dituenez, guztira, 29 enpresa publiko gutxiago daude (-% 27).
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea