Ekonomia -

Lan gatazka

Bizkaiko zahar-egoitzetako langileek greba egingo dute ekainean

Lanuzteak deitu ditu ELA sindikatuak hilaren 8tik 14ra. Euren lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmena aldarrikatu nahi dute langileek.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko zahar-egoitzetako langileak grebara deitu ditu ELAk ekainaren 8tik 14ra, sindikatuak ohar batean jakinarazi duenez. Euren lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmen bat negoziatzen ari dira, eta hori dela eta, martxotik mobilizazioak eta lanuzteak egin dituzte (guztira 11 greba egun).

Sindikatuak ostegun honetan aurkeztuko du greba deialdia Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan.

ELAren hitzetan, maiatzaren 12az geroztik ez dute patronalarekin bilerarik egin. Orduko hartan, akordiorik gabe amaitu zuten batzarra.

Iturri beren arabera, adineko zentro batzuek senitartekoei idatzi diete greba egun horietan adinekoak etxera eramateko aukera emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Grebak albisteak Lana albisteak Ekonomia albisteak