Ekonomia -

Ogasuna

Bizkaian gaur hasi da errenta aitorpenaren kanpaina

750.000 bizkaitar deitu dituzte Ogasunean kontuak argitzera, eta horien erdiek etxean jaso dute aitorpena osatuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur hasiko da ofizialki errenta aitorpenaren kanpaina, Bizkaian. Jose Maria Iraurrizaga Ogasunaren Foru diputatua 09:30ak aldera joan da Bizkaiko Ogasunaren eraikinera.

Orotara 750.000 bizkaitar deitu dituzte Ogasunean kontuak argitzera, eta horien erdiek etxean jaso dute aitorpena osatuta.

Kanpaina honetan kenketa sozialak hazi dira agureengatik eta seme-alabengatik, eta 400 euroko laguntza mantenduko dute.

Aldundiak aurreikusi duenaren arabera, zergadunen % 84k dirua jasoko dute, beraz, Aldundiak 580 milioi euro itzuli beharko die bizkaitarrei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea