Ekonomia -

GARRAIOAK GIPUZKOAN

Mugik mugikorrentzako aplikazioa zabalduko du ekainetik aurrera

GGLAk Mugi txartelaren erabiltzaileentzako Mugiklub ‘gizarte komunitate’ baten garapenean ere dihardute. ‘Gipuzkoa Gozatuz’ lelopean, ekitaldi kulturalak, kiroldunak eta bestelakoak barnebilduko ditu.

Mugiko erabiltzaileek hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute. Argazkia: EITB.
Mugiko erabiltzaileek hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute. Argazkia: EITB.
Mugiko erabiltzaileek hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute. Argazkia: EITB.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) ekainetik aurrera zabalduko du Mugi sistemako aplikazioa mugikorrentzat. Horren bidez, erabiltzaileek ibilbideak prestatu, garraiobide ezberdinen ordutegiak ezagutu eta jakinarazpenak jaso ahal izango dituzte.

GGLAk Mugi txartelaren erabiltzaileentzako Mugiklub ‘gizarte komunitate’ baten garapenean ere dihardute. ‘Gipuzkoa Gozatuz’ lelopean, komunitateak ekitaldi kulturalak, kiroldunak eta aisialdikoak eta lurraldeko txoko turistikoak barnebilduko ditu. Aplikazioa guztiz garatuta dagoenean, erabiltzaileei abantailak, sariak eta zozketetan parte hartzeko aukera eskainiko zaie. Mugiklubek GGLA eta Mugi webguneak eta sare sozialak ere hartuko ditu bere baitan.

Asteazken honetan Donostian izan den prentsaurreko batean aurkeztu dute ‘ingurune digital’ berri hau. Aurkezpenean, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren Antonio Aiz zuzendaria, Marisol Garmendia zuzendariordea eta Eluska Renedo-Illarregi zuzendari orokorra; Eneko Goia Donostiako alkatea; Itziar Epalza Turismoko sailburuordea, eta Goizane Alvarez Kiroletarako foru zuzendaria izan dira.

Mugikluben jatorria

Mugiklub "komunitate dinamiko, zabal eta partehartzaile" gisa jaio zen, hainbat erakundek eta entitatek bultzatuta: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, Basquetour, Donostia Kirola, Donostia Kultura, Donostia 2016, Oiasso Museoa, Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Elkartea eta Gipuzkoa Basket. Erakunde eta elkarte guzti hauek "interesdun eduki informatiboa" emango diote Mugikluberi. Era berean, esperientzia turistiko, kultural eta kirolduna eskainiko dute zozketetan.

GGLAk Widget izeneko erreminta bat ere sortu du. Horren bitartez, ibilbide planifikatzailearen funtzionaltasuna sartu daiteke jatetxeetan, museoetan, kirol elkarteetan eta beste hainbaten webgunetan. Widgetarekin, garraiobideen lineak, geltokiak eta ordutegiak begiratu ez ezik, jakinarazpenak eta abisuak ere izango dira eskura. Halaber, erabiltzaileek Mugi txartel bakoitzaren saldoa, mugimenduak eta beste operazio batzuk egin ahal izango dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa