Ekonomia -

Lan-istripua

Bilboko langile bat hil da lan-istripuz, A Coruñan

Graver Española enpresan (Bilbon du egoitza) egiten zuen lan, eta Asturiasen lanean ari zela hil egin da, ELA sindikatuak iragarri duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko langile bat hil da gaur eguerdian, A Coruñako As Pontes herrian Endesak daukan zentral termikoan, lan-istripua pairatu ondoren. Antza, gizona korridore batetik jauzi egin da.

Hildakoa, Miguel Angel S.M., Bilbon jaioa, Graver Española enpresako obra-arduraduna zen. Endesako Langile Batzordeko osasun arduradunaren hitzetan, istripua "ezusteko" baten ondorioz gertatu da.

Lurzorutik 15 metroko altueran zegoenean, gizonak metalezko sareta bat zapaldu, eta lurrera erori da. Kolpearen eraginez, hil egin da.

Endesak istripuaren nondik norakoak ikertuko dituela adierazi du.

Graver Española enpresak Bilbon du egoitza eta ur-tratamendurako planten diseinua eta horniketa egiten du; era berean, hondakin-uren tratamenduan lan egiten du.

Dagoeneko, 2010ean 21 lagun hil egin dira lan-istripuetan EAEn eta Nafarroan, ELA sindikatuaren datuen arabera.

Datorren asteazkenean goizeko 10:00etan elkarretaratzea deitu du sindikatuak enpresaren egoitzaren aurrean, Bilbon.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea