Ekonomia -

Balantzea

Nafarroak 151,6 milioiko defizitarekin amaitu zuen 2009a

Alvaro Miranda Ekonomia kontseilariak azaldu duenez, aurrekontuetan ezarritakoa baino 71 milioi gehiago gastatu zituzten eta aurreikusitakoa baino 80,6 milioi euro gutxiago jaso.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alvaro Miranda Nafarroako Gobernuaren ekonomia presidenteordeak 2009ko kontuen itxiera aurkeztu du eta 151,6 milioi euroko defizita izan zela jakinarazi du. Aurrekontuetan ezarritakoa baino 71 milioi gehiago gastatu zituztela eta aurreikusitakoa baino 80,6 milioi euro gutxiago jaso zituztela azaldu du ekonomia arduradunak.

Mirandaren esanetan, orain "gastu publikoa diru-sarrera publikoen parera murriztu behar da, hori da Gobernu arduratsu batek egin behar duena. Eskura duguna baino gehiago gastatzen badugu, kudeaketa txarraren ondorioak jasoko ditugu".

Mirandak zehaztu duenez, 2009ko aurrekontuetan 4.301,7 milioi euro gastatzea adostu zuten, baina 4.221,1 milioiko diru-sarrerak izan ziren eta 4.327 milioiko gastuak.

Gainera, zerga bidez jasotako dirua aurrekontuetan aurreikusitakoa baino 278,3 milioi gutxiago izan omen zen.

Mirandak azpimarratu dute 2005etik % 15 inguru jaitsi dela zerga-bilketa, hau da, 522 milioi euro inguru.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea