Ekonomia -

Krisia

Ibex 35ak atzerakada handia izan du, bankuek eraginda

Europako merkatuek ere beherakada sakonak izan dituzte. Herald Tribune egunkariak zalantzan jarri du Espainia bere defizitari aurre egiteko gai izango den.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Burtsak beherakada sakona izan du gaur eguerdian, eta Ibex-35 adierazleak % 2,74 behera egin du (10.136 punturaino). Bankuek jasan dituzte gaurko beherakada garrantzitsuenak, tartean Santander eta BBVA. Otsailetik pairatu duen daturik txarrena izan du Ibex-35ak. 10.000 puntuko erreferentziatik behera dago.

Inbertsoreen ustez, Greziako ekonomikoaren zailtasunak Espainiara ere iritsi daitezke.

''International Herald Tribune'' egunkariak, bere lehen orrialdean, zalantzan jarri du Espainia bere defizitari aurre egiteko gai izango den, eta ez ote den Greziako antzeko egoera gertatuko.

Europako merkatuek ere beherakada handiak izan dituzte gaur goizean, Grezia laguntzeko planak izango duen eragina zalantzan jarriz.

Hori horrela, Milango burtsak % 2,04 galdu du, Parisekoak % 1,47, Londreskoa % 1,09 eta Frankfurtekoak % 0,79.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea