Ekonomia -
Lan hitzarmenak
Soldata igoerak langileen % 28ri bakarrik eragiten die EAEn
Batez beste % 1,06 egin dute gora soldatek Euskadin, baina negoziazio kolektiboak ez du apenas aurrera egin, eta igoerak lan-hitzarmenak indarrean dituzten beharginei soilik eragin die.
Agentziak | Erredakzioa
Batez beste % 1,06 egin dute gora soldatek Euskadin, baina negoziazio kolektiboak ez du apenas aurrera egin, eta igoerak lan-hitzarmenak indarrean dituzten beharginei soilik eragin die; EAEko langileen % 28,2ri, hain zuzen ere.
Lan Harremanen Kontseiluak hileko txostena argitaratu du, egungo egoeraren berri emateko. Horren arabera, EAEn greben kopuruak behera egin du nabarmen, baina lanegun gehiago galdu dira Gipuzkoan, errepideetako mantentze-lanetan aritzen diren enpresetan egindako greba dela eta.
Gainera, Gipuzkoan bi itxiera patronal egon dira, 656 langileri eragin diete, eta lanegun kopuru berdina galdu dira.
Lan-gatazka gehiago
PRECO bitartekaritza organoan lan-gatazka gehiago aurkeztu dituzte, akordio bat bilatzeko edo bide judizialari eusteko.
Lan Harremanen Kontseiluaren hitzetan, lan-merkatuko datuek baikor izateko aukera ematen dute. Izan ere, langabeziak % 7,4 egin du behera apirilera arte. Kontratuen kopuruak, ostera, gora egin du (% 7), eta baita Gizarte Segurantzako afiliazioen kopuruak ere (% 2,1).