Ekonomia -

Garraioa

Saudi Arabiak 3.125 milioi euro inbertitu ditu Uber zerbitzuan

Horrela, erabiltzaileak eta gidariak harremanetan jartzen dituen garraio pribaturako zerbitzuaren balioa 55.803 milioi eurora igo da.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Public Investment Fund (PIF) Saudi Arabiako funtsak 3.500 milioi dolar (3.125 milioi euro) inbertitu ditu Uber zerbitzuan, eta erabiltzaileak eta gidariak harremanetan jartzen dituen garraio pribaturako zerbitzuaren balioa 62.500 milioi dolarrera (55.803 milioi euro) igo da.

Inbertitzaile batek orain arte Uberren egin duen inbertsio handiena da, eta konpainiaren % 5en kontrola eta kontseiluan eserleku bat emango dio funtsari, Financial Times egunkariak argitaratu dutenez.

"Begi onez jotzen dugu gure negozioan konfiantza izatea, gure mundu mailako presentzia zabaltzen jarraitzen dugun heinean", esan du Travis Kalanick Uberren kontseilari ordezkariak.

Bestalde, Jassir Al Rumayyan Saudi Arabiako ordezkaria gustura agertu da "inbertsio estrategiko garrantzitsua" egin dutelako 'Vision 2030' egitasmoaren baitan, ekonomia petrolioa ez den beste eremu batzuetara zabaltzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Albisteak Asia albisteak Zer gertatu da gaur Cabify enpresarekin? Saudi Arabiari buruzko albisteak