Ekonomia -

EUROPAKO BATZORDEA

Bruselak ez du gomendatzen Uber moduko enpresak debekatzea

Europako Batzordeak lankidetzako ekonomia plataformentzako arau komunak proposatu ditu eta, Uber edo Airbnb moduko enpresak debekatzea "azkeneko errekurtsoa" izan behar dela ohartarazi du.

Uber plataformaren aurkako protestak Kolonbian ARGAZKIA: EFE
Uber plataformaren aurkako protestak Kolonbian ARGAZKIA: EFE
Uber plataformaren aurkako protestak Kolonbian ARGAZKIA: EFE

AGENCIAS | REDACCIÓN

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batzordeak elkarlaneko ekonomien plataformentzat arau komunak proposatu ditu ostegun honetan, zergak ordaindu eta kontsumitzaileen eta langileen babes juridikoa bermatzeko. Modu berean, herrialdeei ohartarazi die enpresa horiek debekatzea “azkeneko errekurtso bat” izan behar duela.

Honez gain, gobernuei eskatu die “ezberdindu” dezatela noizean behingo zerbitzu bat eskaintzen dituzten herritarrak eta, izaera profesional batekin diharduten hornitzaileekin.

“Ekonomia lehiakor batek berrikuntzak behar ditu. Gure zeregina negozio berriak sortzea ahalbidetuko duen inguru juridiko bat sortzea, eta aldi berean kontsumitzaileak eta langileak babestuko dituena sortzea da”, esan du Jyrki Katainenek, Europar Batzordeko Lehiakortasun eta Lanerako arduradunak.

Zentzu berean, Katainek lehiakide tradizionalen beldurrak uxatu nahi izan ditu, izan ere, ukatu egin du modelo bat beste baten gainean inposatu nahi dutenik.

Europako Barne Merkatu eta Industriako komisarioa, Elzbieta Bienkowskak, merkatuetan gauzak argi utzi behar direla eta ez dutela arau berririk ezartzen azpimarratu nahi izan du. Horren ordez, indarrean dauden arauak nola aplikatu behar diren soilik proposatu dutela esan du komisarioak.

Europako Batzordeak lankidetzako ekonomia mota hau Europako ekonomia hasteko aukera moduan ikusten du. Hala ere, ekonomia paraleloak ez sortzeko, estatuei arau komunak onar dezaten eskatu du.

Hornitzaile vs. bitartekari

Adibidez, Bruselak proposatu du jarduera-baimena bereziki beharrezkoa denean baino ez eskatzea, debekua “azken neurria” izan beharko litzatekeelako.

Horren ildotik, zerbitzua eskaintzen dutenen eta erabiltzaileen artean “bitartekari” lanak egiten dituzten plataformei ez zaiela baimena eskatu behar iritzi dio.

“Erantzukizunez jokatzeko eskatzen diegu plataforma horiei, hainbat neurri borondatez har ditzaten, kontsumitzaileen konfiantza hobetzeko”, adierazi du Bienkowska komisarioak, eta egungo araudia egokia den aztertzeko deia egin die estatu kideei.

Komisarioak ukatu egin du aurkeztutako irizpideak “konpainia bakar batentzat” diseinatuta daudela, Uberrek piztutako polemika zeharka aipatuta.

“Negozio eredu guztiei zuzendutako irizpideak dira, eta irizpide giltzarriak eskaintzen dira estatu kideek balora dezaten [plataformak] hornitzaileak edo bitartekariak diren”, gaineratu du.

Bienkowskak errefusatu egin du eredu jakin baten alde egin nahi duela, baina ohartarazi du ikuspegi bateratu bat behar dela. Izan ere, “hainbat herrialdetan legezkoa da plataforma horien jarduera, eta beste batzuetan ongietorria da”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Batasun europarra Europa Ekonomia 2024 Gaurko azken ordukoa Zer gertatu da gaur Uber enpresarekin?