Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

Rajoy: 'Nire proposamena Espainiako Bankuarena baino hobea da'

Espainiako Bankuak beste lan erreforma egitearen alde egin du. Halaber, kontratazio iraunkorrek duten babesa murriztea eta kaleratzea merkatzea proposatu du.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko jarduneko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko jarduneko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko jarduneko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak ziurtatu duenez, lan merkatua hobetzeko eta kontratazio mugagabea sustatzeko haren proposamena Espainiako Bankuak egindako proposamena baino hobea da.

Rajoyk Espainiako Bankuak argitaratutako urteko txostena hizpide izan zuen TVE Espainiako telebista publikoan atzo egin zioten elkarrizketan. Espainiako Bankuak uste du azken lan erreformek ez dituztela konpondu lan merkatuaren arazoak, lanpostu berri gehienak aldi baterakoak baitira. Horregatik, kontratazio iraunkorrek duten babesa murriztea eta kaleratzea merkatzea proposatu du.

Espainiako gobernuburuak ontzat jo du Espainiako Bankuak beharrezko ikusten dituen proposamenak plazaratzea, baina nabarmendu du berea hobea dela uste duela.

"Norbaitek pertsona bati kontratu finkoa egiten dionean, lehendabiziko lau urtetan ez du hilabeteko soldataren lehen 500 eurorengatik kotizatu beharko, eta aldi baterako kontratua kontratu finko bihurtzen duenak ere ez du lehendabiziko 500 euro horiengatik Gizarte Segurantzara kotizatu beharko", azaldu du.

Rajoyren esanetan, haren proposamenak kontratazio mugagabea sustatuko du eta "Espainiako Bankuak proposatutakoa baino ulergarriagoa eta hobea da".

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
lan erreforma berria Espainako Gobernuaren presidente ohia Espainiako Gobernua albisteak Ekonomia 2024 Albisteak