Ekonomia -

Greziako krisia

Greziako egoerak Espainian eragina izan dezakeela uste du Moody´sek

Greziako bankuen arrisku-maila jaitsi izanak Europako ekonomia erakundeetan eragin dezake: Portugalen, Espainian, Italian, Irlandan eta Britainia Handian, hain justu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziako bankuen arrisku-maila jaisteak ondorioak izan ditzake Europako hainbat herrialdeetan. Hain zuzen, Portugal, Espainia, Italia, Irlanda eta Britainia Handia ere arriskuan daudela uste du Moody´sek.

Moody''s Investors Service agentziak "arrisku maila handia. Lehen zatia: Europa hegoaldeko, Irlandako eta Britainia Handiko banku sistemetan eragina" izenburuko txostena kaleratu du gaur. Herrialde horietako banku sistemek erronka diferenteak dituztela baina "kutsatzeko arriskuak desberdintasun horiek txikitu eta mehatxu berdinak" izan ditzaketela uste du agentzia horrek.

Michel Barnier EBko Barne merkatuko eta Zerbitzuetako komisarioak ez du uste herrialde bakoitzak bere egoera propioa duela eta oker daudela eurogunea arriskuan daudela uste dutenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea