Ekonomia -

Nairobi

Euskalteleko presidenteorde ohia atxilotu dute, heriotza bat dela eta

Biktimak bala zauria zuen buruan, eta arma zuri batez egindako zauriak zituen bizkarrean eta hautsita zituen esku bateko bi hatz.

Richard Alden, Euskalteleko presidenteorde ohia. Argazkia: EiTB
Richard Alden, Euskalteleko presidenteorde ohia. Argazkia: EiTB
Richard Alden, Euskalteleko presidenteorde ohia. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richard Alden, ONOko kontseilari delegatu ohia eta Euskalteleko presidenteorde ohia, atxilotu dute Nairobin (Kenya), emakume baten heriotza dela eta. Bertako hedabideek zabaldu dutenez, biktimak bala-zauria zuen buruan, eta horrek ospitalera eraman ondoren atxilotu zuten.

Buruan tiro bat izateaz gain, esku bateko bi atzamar apurtuta zituen, eta arma zuri batez egindako hainbat zauri zituen bizkarrean.

Gertatutakoa ezbehar bat izan zela argudiatu zuen Richard Alden britainiarrak. Horren esanetan, selfie bat ateratzeko asmoz pistola batekin jolasten ari zela, bere buruari tiro egin zion.

Poliziek bala-zorro bat, pistola bat eta 34 bala aurkitu zituzten haren etxea miatu zutenean. Richard Aldenek arma hori erabiltzeko lizentzia dauka.

Hedabide horien arabera, Euskalteleko presidenteorde ohia bizi den urbanizazioko zaindariek gorpu bat kotxera arrastaka eramaten ikusi zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaltel albisteak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Albisteak