Ekonomia -
ELA, STEE-EILAS eta LAB
Maiatzaren 25erako greba deitu dute irakaskuntza publikoan
Grebaren helburua Hezkuntza Sailaren "murrizketak" salatzea da. 20.000 irakasle inguruk parte hartuko dute eta 200.000 ikasleri eragingo die grebak.
Erredakzioa
&' || 'nbsp;ELA, STEE-EILAS eta LAB sindikatuek maiatzaren 25erako greba deitu dute irakaskuntza publikoan, unibertsitateko hezkuntzan izan ezik. Grebaren helburua Hezkuntza Sailak hitzarmen kolektiboaren mahaian proposatzen dituen "murrizketak" salatzea da.
Kepa Altuna (ELA), Belen Arrondo (STEE-EILAS) eta LAB sindikatuko Txetxu Rojo izan dira Bilbon greba aurkezteko egin den prentsa aurrekoan. 20.000 irakasle inguruk parte hartuko dute eta 200.000 ikasleri eragingo die grebak.
Maiatzaren 25eko greba honen aurretik beste mobilizazio batzuk egingo dira ikastetxeetan (maiatzaren 13an) eta elkarretaratzeak maitzaren 20an.
Hezkuntza Sailarekin lau hilabetez zehar bildu ostean "benetako akordiorik ez da egon" eta "Hezkuntza Sailak akordioak bilatu beharrean proposamenak egiten zituen". Hori da, hain zuzen ere, sindikatuek greba deitzeko arrazoia.