Ekonomia -
Iruzur fiskala
Euskadin zerga-iruzurra % 17koa izan liteke
Iruzur mailaren inguruko neurri zehatzik ez badaude ere, iruzur kasu gehienak kontrolatu gabeko errentetan ematen dira, EHUren txosten baten arabera.
agentziak | erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailak "Euskadiko Ezkutuko Ekonomiari eta Zerga Iruzurrari buruzko Txostena" argitaratu du gaur. Horren arabera, Euskadin zerga-iruzurra % 17koa (Espainiako mailaren antzekoa) izan liteke eta diru-bilketan 2.320 milioi euro gutxiago jasotzea ekarriko luke.
Halaber, Euskadin ematen den ezkutuko ekonomia Espainiako Estatuarena baino txikiago dela dio txostenak, eta Europaren batez bestekoaren mailan kokatzen du.
Iruzur mailaren inguruko neurri zehatzik ez badaude ere, txostenaren arabera, iruzur kasu gehienak kontrolik gabeko errentatik datoz; izan ere, herritar gehienek atxikitzeak dituzte berain soldatetan eta beraz iruzurra, egotekotan, BEZik gabeko eragiketak egitera mugatzen da.
Krisi garaian iruzurrari aurre egiteko "enfasi handia" jarri bazen ere, lortutako aurrerapenak "iruzurra murrizteko lortu beharrekoetatik urrun" daudel azaltzen dute Lourdes Serna, Mercedes Vallejo eta Ignacio Zubiri katedradunek, UPV-EHUko Ekonomia Publikoko Institutuak egindako txostenean.
Ildo horretan, iruzurra murrizteko neurriak ahalik eta arienen hartu behar direla uste dute, onura ekonomikoak iruzurrarekin bukatzeko dagoen interesa zapuztu dezakeelako.
Bestalde, Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburuak honen harira azaldu duenez, "iruzur fiskalaren aurka abian jarritako politikak betetzea ezinbestekoak da".
Iruzurraren inguruan "informazio erabilgarria" biltzea eta iruzur fiskalaren aurka lanean jarduten direnei "jokabidea bideratzen laguntzea" da txostenaren helburua, sailburuak azaldu duenez.