Ekonomia -

EITBko korrespontsala

Babes politiko berri bat baino zerbait gehiago Greziarentzat

Zenbait instituziok, Europako Batzordeak eta Europako Banku Zentralak, besteak beste, bermatutako sistema adostu nahi da euroaren aurkako eraso espekulatiboetan bitarteko jarduteko.

Xabier Collados

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Badirudi euroaren buruzagien goi-bilera Greziari babes politikoa eskaintzea baino zerbait gehiagok osatuko duela. Espainiar presidentziako iturriek, herrialderen baten zor subiranoaren arazoak jarraitzekotan, euroaren beherakada ekiditea aurreikusten duten modu berriak aipatu dituzte dagoeneko. Presidentziaren arabera, zenbait erakundek bermatutako sistema hitzartzea da helburua, haien artean, Europar Batzordea eta Europako Banku Zentrala, euroaren kontrako eraso espekulatiboetan esku hartzeko.

Aukerak ez daude zehaztuta: euro gunearen 16 herrialdeak EBZk estatu bateko zor subiranoa erosteko aukera aurreikusten ari dira, beharbada, banku zentralekin elkarlanean. Iturri berberak adierazi duenez, banku zentralek ez dute zorra zuzenean eskuratuko. Jadanik, Britainia Handia edo AEBetako banku zentralek hartutako neurria da eta EBZk orain arte baztertu izan duena.

Gaurko berritasuna zera da: Europak herrialde baten zor ekonomikoari eginiko eraso espekulatiboak zuzenean euroari egindako erasoekin parekatuko dituztela. Jarrera honek herrialde bat larrialdi egoerara iritsi aurretik jardutea ahalbidetuko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea