Ekonomia -
Merkealdia Interneten
Gaur da eDayren udako merkealdia
% 80ko deskontuak ikusi ahal izango dira online dendetan egindako erosketetan, Espainiako Interneteko merkealdiaren egunean.
agentziak | erredakzioa
Bosgarren urtez, eDayk (Espainiako Interteneko merkealdien eguna) bere udako merkealdia aurreratu du eta deskontu handiak ikusi ahal izango dira sektore ezberdinetako online denda askotan.
Kupoi eta % 80ko deskontu ugari izango dira gaur, astelehena, ekainak 13, eDayren webgunean. Aurten, 350 marka ezberdinen 4.300 produktu izango dira salgai, besteak beste, moda, bidaiak, elektronika, apaingarriak, kirolak, osagarriak eta elikadura arloetakoak.
Parte-hartzaileen artean, Perfumenvio, Kiabi, El Armario de la Tele, Douglas, KLM, HP, Mustang, Toys'R'us, G-Star, Pompeii, Swarovski eta Clicktime izango dira aurten.
Ekimenak merkataritza elektronikoa sustatzea du helburu, eta AEBn egiten den ‘cibermonday’ ekimenaren antzekoa da.