Ekonomia -

Fidantza eskudirutan

Mario Conderen mailegu abala atzera bota du Auzitegi Nazionalak

Ihes egiteko edozein arrisku saihesteko, bermea eskudirutan edo abal batekin ordaintzera behartu du Auzitegiak bankari ohia.

Mario Conde Banestoko presidente ohia. Artxiboko irudia: EiTB
Mario Conde Banestoko presidente ohia. Artxiboko irudia: EiTB
Mario Conde Banestoko presidente ohia. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Conde Banestoko presidente ohiak aurkeztutako hipoteka abala atzera bota du Auzitegi Nazionalak, 300.000 euroak estaltzen ez dituelako. Ihes egiteko edozein arrisku saihesteko, bermea eskudirutan edo abal batekin ordaintzera behartu du Auzitegiak bankari ohia.

Hala, Santiago Pedraz instruktoreak Conderen bermea errefusatu du. Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak kontrako txostena igorri zuen.

Hala ere, proba hori tasazio judizial batekin ordezkatu daitekeela uste du magistratuak. Mario Condek 300.000 euroko fidantza eskudirutan edo abal baten bidez ordaindu beharko du, “justiziari muzin egingo ez diola ziurtatzeko”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak Gaurko azken ordukoa