Ekonomia -

Defizitaren aurkako plana

Neurriek Nafarroan eragina izan dezaketela onartu du Miguel Sanzek

Sanzen ustez, "neurriek eragin handiagoa izango dute ekonomia alorrean autonomia ez daukaten erkidegoetan".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Sanz Nafarroako presidenteak Zapaterok iragarritako neurrien artean batzuk Nafarroan eragina izan dezaketela onartu du. Honen harian, Abiadura Handiko Trena egiteko obretan Espainiako Gobernuaren inbertsio murrizketak eragina ez izatea espero du Sanz-ek.

Sanz-en ustez, "neurriek eragin handiagoa izango dute ekonomia alorrean autonomia ez daukaten erkidegoetan".

Hala ere, AHT egiteko proiektuan eraginik ez izatea espero du Miguel Sanz-ek, baina ez du aukera hau baztertu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea