Ekonomia -

Defizitaren aurkako plana

Burtsak % 0,81 egin du gora, defizitaren aurkako neurriak ezagututa

Ibex 35 indizeak 81,20 puntu irabazi ditu, 10.089,80 puntutan kokatuz. Honenbestez, urteko galerak % 15,50era murriztu dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Burtsak % 0,81 egin du gora gaur eta 10.100 puntuen atarian geratu da. Ondorioz, Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak aurkeztutako plana ongi hartu dute merkatuek.

Horrela, Ibex 35 indizeak 81,20 puntu irabazi ditu, 10.089,80 puntutan kokatuz. Honenbestez, urteko galerak % 15,50era murriztu dira.

Saioa % 2ko galerekin hasi du Burtsak, Europako gainerako merkatuen beherakada dela-eta. Horrela, hasieran 10.000 puntuen maila galdu du merkatuak eta 9.800 puntutan kokatu da.

Antza denez, lehen hiruhilekoan Espainiako ekonomiak atzeraldia utzi duela ez zekiten inbertitzaileek, izan ere, ekonomia % 0,1 hazi egin da, Frantzian bezalaxe.

Hala ere, gorakadan Gobernuko presidentearen agerraldia erabakigarria izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea