Ekonomia -
Salaketa
Jantokietako patronalak negoziazioak etetea erabaki du
Sindikatuei bidalitako testu batean, patronalak "mehatxuak eta indarkeria" salatu ditu.
Erredakzioa
Ikastetxeetako jantokietako patronalak sindikatuekin hasitako negoziazioak etetea erabaki du gaur, "azken gertaerak direla eta". Besteak beste, azken egunetan pairatutako "mobilizazioak, mehatxuak eta indarkeria" salatu ditu patronalak, CCOO sindikatuak iragarri duenez.
Iturri berdinaren arabera, patronalak idazki bat bidali die sindikatuei erabakia iragarriz. CCOOek negoziazio egutegia mantentzeko eskatu dio patronalari. Gertaeren errudunei erantzukizunak eskatzeko exijitu dio sindikatuak enpresari, baita "negoziazioetatik ihes ez egiteko" ere.
"CCOOek ez dauka zerikusirik patronalak aipatzen dituen gertaerekin; izan ere, ez ditu begi onez ikusten, ezta jantokietako langile gehienek ere ez", gaineratu du sindikatuak.