Ekonomia -
Defizitaren aurkako plana
Zapateroren neurriak "urriak izan ez daitezkeela" uste du EAJk
Urkulluren hitzetan, Espainiako Gobernuko presidenteak atzo aurkeztutako herstura neurriak beharrezkoak ziren "seguruenik", baina baliteke "urriak" izatea eta "behartuta" datoz.
Erredakzioa
Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak gastu publikoa murrizteko atzo aurkeztu neurriak beharrezkoak ziren "seguruenik", baina baliteke "urriak" izatea eta "behartuta" datozela baieztatu du Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidenteak.
Antena 3 kateari eskainitako elkarrizketan, buru jeltzaleak ez du argitu bere taldeak zer bozkatuko duen Kongresuan, Zapateroren Gobernuak lege dekretuak aurkezten dituenean. Alderdi sozialistak zein eredu eskaintzen duen ezagutzera eman behar duela azpimarratu du Urkulluk.
Herstura neurri horiek "behartuta" datozela adierazi du EBBko presidenteak, izan ere, "EBko seihileko honetako presidentea izan arren, gainontzeko erakundeen esanetara behartutako Gobernua da".
Zentzu horretan, Zapateroren EBko presidentetza "erabateko porrota" izan dela iritzi du Urkulluk.