Ekonomia -
New York
Bankuek rating agentziei iruzur egin ote zieten aztertzen ari dira
Fiskal orokorra Goldman Sachs, Morgan Stanley, UBS, Citigroup, Credit Suisse, Deutsche Bank, Credit Agricole eta Merrill Lynch bankuak ikertzen ari da.
Erredakzioa
New Yorkeko fiskal orokorra munduko zortzi banku handienetakoak ikertzen ari da rating agentziei, hipoteketan oinarritutako zenbait operazio kaltetzeko asmoz, informazio faltsua eman ote zieten jakiteko, The New York Timesek jakitera eman duenez.
New Yorkeko egunkariaren arabera, Andrew Cuomo fiskalak uste du kalifikazio agentziei iruzur egin ziela ikertzen ari diren bankuren batek edo gehiagok.
Goldman Sachs, Morgan Stanley, UBS, Citigroup, Credit Suisse, Deutsche Bank, Credit Agricole eta Merrill Lynch (orain Bank of Americaren esku dagoena) dira ikertzen ari diren bankuak, egunkarian zehaztu dutenez.
Standard &' || 'amp; Poor`s, Fitch Ratings eta Moddy´s Investors Service dira hipoteketan oinarritutako baloreen operazioak kalifikatzen dituzten agentziak, eta eragin handia dute inbertsoreen zereginean.
Egunkari estatubatuarrean agertzen zen informazio baten harira hasi omen zuen ikerketa Cuomok. Bertan, agentziek kalifikazio hobea emateko bankuek erabiltzen zituzten trikimailuak agertzen ziren.
Higiezinen alorrean diharduten bankuek kalifikazio agentzietako langileak fitxatu ote dituzten ere aztertzen ari omen da fiskala.